“Euskaraz, talentua gara!” proiektuko praktika onak
‘Euskaraz, talentua gara!’ lemapean martxan dagoen proiektuaren barruan, Lanbide Heziketako Lantokiko Prestakuntza eta Duala euskaraz egiteko dauden praktika on batzuk identifikatu dira, zazpi guztira. Bere zabalkunderako ondorengo bideoak prestatu dira. Baita ere proiektuaren aurkezpen bat. Ekimen honekin praktika horiek indartu nahi dira eta bestalde praktika on berriak ezartzeko ereduak eman nahi dira. OARSOALDEA (Errenteriko Don […]
Lantokian ere, ikasleak euskaraz
‘Euskaraz, talentua gara!’ egitasmoaren barruan, Oarsoaldeako bi ikastetxek aitortza jaso dute ikasleen lantokiko praktikak eta LHduala euskaraz izan daitezen egindako lanagatik. INFORMAZIO GEHIAGO
Lantokiko praktikak euskaraz 10 urte Oarsoaldean
Hamar urte bete dira Oarsoaldean Lanbide Heziketako praktikak euskaraz egiteko aukera eskaintzen hasi zirenetik. Ordutik, 200 ikasle baino gehiagok praktikak euren hizkuntzan egin dituzte. INFORMAZIO GEHIAGO
10 urte Lantokiko Prestakuntza euskaraz lantzen
Aurreko Urtarrilaren 27an prentsaurreko bat izan genuen Don Boscoko Areto Nagusian Oarsoaldean azkeneko 10 urteetan ikasleen Lantokiko Prestakuntza euskaraz ziurtatzeko egin den lanari buruz berri emateko. Bertan Don Bosco eta Pasaiako Blas de Lezo ikastetxeetako ordezkariak egon ziren, Oarsoaldea garapen agentziko eta eskualdeko udaletxetako ordezkariekin batera.