DBtarrok: Egunean Behin berriz ere martxan Don Boscon
Aurreko ikasturtearen amaieran egin genuen bezala, ikasturte honen hasieran ere, Don Boscoko kideen artean (langileak eta ikasleak) Egunean Behin jokuaren barruan jokatzeko aukera sortu dugu. Jokua Abenduaren 20arte luzatuko da eta edizio honetan 2 sari izango ditugu: bata sailkapen orokorra irabazten duenarentzat eta beste puntuaketa altuena duen ikaslearentzat. Bi sariak 100 eurotan egongo dira baloratuak. […]
EGUNEAN BEHIN – DBtarrok lehiaketaren irabazlea
Hamar aste ondoren DBtarrok taldearen lehiaketa amaitu da. Epe honen barruan Don Boscoko 91 langile eta ikaslek parte hartu dute. Azkenik irabazlea AITOR UDABE Mekatronika alorreko irakaslea izan da. Jaso duen saria ELKARrek eskeinitako 100 eurotako bonoa izan da. Zorionak Aitor eta milesker lehiaketa honetan parte hartu duzuten guztioi!!! SAILKAPEN OSOA
Egunen Behin – DBtarrok taldearen behin behineko sailkapena
Ikusiko zenutenez Egunean Behin jokoaren 3. denboraldia amaitu da, ez dakigularik noiz jarraituko duen. DBtarrok taldeari dagokionez gure lehiaketa ere eten egiten da, jokoa berriz ere martxan jartzen denean, guk ere jarraituko dugularik, jo ta ke. Gure lehiaketa Ekainaren 5ean amaitzen da. Espero dugu tarte horretan jokatzeko aste asko izatea. Oraingoz behin behineko sailkapena jakinarazten […]
DBTARROK: Don Boscoko langileak eta ikasleak EGUNEAN BEHIN jokoan jota ke
EGUNEAN BEHIN jokoa fenomeno soziologiko bat bihurtu da azkeneko hilabeteetan. Egunero milaka eta milaka pertsonek bere denboraren minutu bat erabiltzen dute euskararen inguruan jolasteko. Martxoaren hasieratik Don Boscon talde bat sortu dugu komunitate bezala parte hartzeko (DBtarrok), bertan langileak eta ikasleak gaudelarik. Gaur egun, 85 pertsonek parte hartzen dute joko honetan. Taldeko sailkapen bat ere […]