Hizkuntza Eskola Ofizialetan matrikulatzeko aukera Irailaren 28arte
Hizkuntza Eskola Ofizialetan euskaran (eta beste hizkuntza batzuetan) ikasle ofizial bezala matrikulatzeko epea irekita dago irailaren 28 arte. Euskararen kasuan eta Gipuzkoan Donostia, Irun eta Eibarreko eskoletan egin daiteke. A1etik C1 mailararte egin daiteke Tramiteak, aukerak, ordutegiak.. ezagutzeko hemen informazio gehiago
IRALEko orduz kanpoko ikastaroei buruzko informazioa + Prest Gara
Eskabidea: Epea: 2020ko irailaren 1etik 15era, biak barne. Eskaera ikastetxeak egingo du, taldea osorako. (Ikus prozedura atxikitako deialdietan) Eskainitako ikastaroak: Ikastaroen deskribapena zehatza ikusteko klik egin hemen. (edo ikus atxikitako artxiboa) Informazio zehatzagoa: * Hezkuntza Saileko ikastetxe publikoak Deialdia (2020-08-31) Egutegia eta informazio osagarria Ikastaroen deskribapena Eskabidea eskuratzea Prest_Gara: prestakuntza-jardueren deialdia Deialdia (EHAA, 2020-08-31) Ikastaroen zerrenda. 2020-2021 Ikastaroen katalogoa osorako sarbidea […]
IRALEKO Irakastorduz kanpoko ikastaroen deialdia martxan
Bai udaran eta bai ikasturtearen zehar irakastorduz kanpo egiteko ikastaroen deialdia argitaratu da. Lehenengo kasuan ikastaroa eskatzeko epea ekainaren 19an amaituko da. Bigarren kasuan eskaerak egiteko epea Irailaren 1etik 15erarte izango da INFORMAZIO GEHIAGO Bestalde, Covid-19ak sortutako egoeraren ondorioz, IRALE 2020-2021 ikasturtean momentuz EZ da eskainiko irakastordu barneko ikastarorik. Beste berririk egonez gero, web-gunean argitaratuko […]
C-1 azterketa prestatzeko ikastaroa DON BOSCON
Gure ikasleen hizkuntza gaitasuna eta lanerako aukerak hobetzeko asmoarekin, Don Boscok euskarako C-1 azterketa (EGA ordezkatzeko duena) prestatzeko 50 orduko ikastaro bat jarri du martxan. Ikastaroa arratsaldez izango da, ekainerarte, AEK-ren eskutik emango delarik. Guraso elkartearen laguntza ere jasoko dugu bere finantzaziorako. Animo gazteak, erronka polita duzue eta!
IRALE-2019ko udako eta 2019-2020 ikasturteko ikastaroak
Deialdia Apirilaren 1ean argitaratu da eta ikastaro hauetarako eskabidea egiteko epea apirilaren 1etik 15era izango da INFORMAZIO GEHIAGO
2019ko EGA titulua ateratzeko izenemate-epea irekia dago
EGA titulua ateratzeko izenemate-epea Urtarrilaren 7tik 21arte dago irekia INFORMAZIO GEHIAGO
BOST MINUTUKO IKASTAROA
Bost minutu bai zure euskara hobetzeko? Zerbitzu honen bitartez goizero email bat jaso dezakezu euskararen gramatikari lotutako aipamen batekin, euskararen erabilera lanean sustatu nahian. Baita ere artikulu, pasarte edo bitxikeriren bat. Guztia gehienez bost minututan irakurtzeko moduan. Zure postan jaso nahi izanez gero zerbitzuarekin arduradunarekin kontaktuan jarri zaitezke posta-zerrendan erantsi zaitzan, ondorengo helbidera idatziz: javi-oses@euskadi.eus ADIBIDEAK […]