ITZULI itzultzaile neuronala Firefox eta Chromen txertatzeko aukera
ITZULI Itzultzaile Neuronala gure ohiko nabigatzailean (Firefox edo Chrome) txertatu daiteke. Webgunetako testuak itzultzeko aukera ematen du: euskaratik ingelesera, frantsesera edo gaztelaniara, edo hiru horietatik euskarara. Gainera, itzulitako testua entzuteko aukera ematen du. Bestalde, hitzak hiztegian eta wikipedian bilatzeko sarbide azkarra ere badu. Firefox nabigatzailean txertatu ahal izateko https://addons.mozilla.org/es/firefox/addon/itzuli/ Edo chrome nabigatzailean: https://chrome.google.com/webstore/category/extensions ERABILERAKO ARGIBIDEAK
Itzultzailea segapotoan ere!!
Itzultzaile neunorala mugikorrean ere jarri daiteke, dakion aplikazioa deskargatuz. Nahikoa da guk hitz egitea, berak berehala itzulpena egingo du. Hori bai, modu txukunean hitz egin!! INFORMAZIO GEHIAGO (Bideo batekin)
BATUA.EUS testuak euskarara itzultzeko behin betiko tresna?
Heldu da! testuak euskaratzeko behin betiko tresna hemen dugu! VICOMETECH enpresak adimen artifizialean eta sare neuronaletan oinarritutako itzulpen zerbitzua martxan dago. Oraindik BETA bertsioan dago baina itzulpen oso txukunak egiten ditu. Eta gainera muxu-truk da!!! BATUA.EUS INFORMAZIO GEHIAGO
MODELA adimen artifizialean oinarritutako itzultzaile berria
Modela ekimenak itzultzaile automatiko neuronal bat garatu du euskararako. Hainbat erakunde elkarlanean aritu dira proiektua garatzeko: ISEA, Ametzagaiña, Vicomtech, Elhuyar eta IXA taldea. Proiektuak Eusko Jaurlaritzaren finantzaketa jaso du, SPRIren Elkartek programaren bitartez. Deep learningedo ikaskuntza neuronalean oinarritutako itzulpen-sistema bat garatu da euskara-gaztelania hizkuntza bikotearentzat. ITZULTZAILEA FROGATZEKO