Lantokian ere, ikasleak euskaraz
‘Euskaraz, talentua gara!’ egitasmoaren barruan, Oarsoaldeako bi ikastetxek aitortza jaso dute ikasleen lantokiko praktikak eta LHduala euskaraz izan daitezen egindako lanagatik. INFORMAZIO GEHIAGO
Lantokiko praktikak euskaraz 10 urte Oarsoaldean
Hamar urte bete dira Oarsoaldean Lanbide Heziketako praktikak euskaraz egiteko aukera eskaintzen hasi zirenetik. Ordutik, 200 ikasle baino gehiagok praktikak euren hizkuntzan egin dituzte. INFORMAZIO GEHIAGO
10 urte Lantokiko Prestakuntza euskaraz lantzen
Aurreko Urtarrilaren 27an prentsaurreko bat izan genuen Don Boscoko Areto Nagusian Oarsoaldean azkeneko 10 urteetan ikasleen Lantokiko Prestakuntza euskaraz ziurtatzeko egin den lanari buruz berri emateko. Bertan Don Bosco eta Pasaiako Blas de Lezo ikastetxeetako ordezkariak egon ziren, Oarsoaldea garapen agentziko eta eskualdeko udaletxetako ordezkariekin batera.
C-1 azterketa prestatzeko ikastaroa DON BOSCON
Gure ikasleen hizkuntza gaitasuna eta lanerako aukerak hobetzeko asmoarekin, Don Boscok euskarako C-1 azterketa (EGA ordezkatzeko duena) prestatzeko 50 orduko ikastaro bat jarri du martxan. Ikastaroa arratsaldez izango da, ekainerarte, AEK-ren eskutik emango delarik. Guraso elkartearen laguntza ere jasoko dugu bere finantzaziorako. Animo gazteak, erronka polita duzue eta!
Ikasleekin euskararen inguruan jolasteko
Euskaraldia eta Euskararen eguna dela eta zuen ikasleekin (edo lagunekin) egiteko jarduera bat proposatzen dizuegu. EUSKOKAHOOT Euskararen inguruko 17 galderaz osatuta dago, nahiko errexak, baina batzuk bere tranpatxoarekin ere. Guztira gehienez 20 minutu edo behar dira jolasa osatzeko Kahoot ezagutzen ez duzunentzat bideotutorial bat duzue. Bertan zuen kahootak nola sortu, kudeatu, besteek sortutakoak nola bilatu, […]