About dbeuskaraz

Posts by dbeuskaraz:

0

“Euskaraz, talentua gara!” proiektuko praktika onak

Posted by dbeuskaraz on 2020-12-28 in talentua gara! |

‘Euskaraz, talentua gara!’ lemapean martxan dagoen proiektuaren barruan, Lanbide Heziketako Lantokiko Prestakuntza eta Duala euskaraz egiteko dauden praktika on batzuk identifikatu dira, zazpi guztira. Bere zabalkunderako ondorengo bideoak prestatu dira. Baita ere proiektuaren aurkezpen bat.

Ekimen honekin  praktika horiek indartu nahi dira eta bestalde praktika on berriak ezartzeko ereduak eman nahi dira.

OARSOALDEA (Errenteriko Don Bosco eta Pasaiako Blas de Lezo)

IMH (Elgoibar)

ARMERIA ESKOLA (Eibar)

TOLOSALDEA (Tolosa)

EASO (Donostia)

GOIERRI ESKOLA (Ordizia)

IZARRAITZ (Azkoitia)

EUSKARAZ, TALENTUA GARA! proiektuaren aurkezpena

Etiketak: , ,

0

Egunean Behin.- DBtarrok taldearen sari banaketa

Posted by dbeuskaraz on 2020-12-21 in Sailkatu gabea |

Egunean Behin jokoaren barruan DBtarrok taldearen 2. edizioa amaitu da.  Guztira 86 pertsonek hartu dute parte, beraien artean 31 ikasle. Milesker guztioi! Irabazleei dagokionez ondorengoak izan dira. Orokorra: TELMO YURRAMENDI, Tolosako kimikako irakaslea Ikasleak: ANE ARBELAITZ, 2AC3D taldeko ikaslea Bakoitzak ELKAR-en erabiltzeko 100 eurotako bono bat jaso du Zorionak bioi. Beherago bi sailkapenak kontsulta ditzakezue

0

Euskaraz bizi ahal izateko baliabideak

Posted by dbeuskaraz on 2020-12-15 in Aisialdia, Euskararen eguna |

EUSKARALDIAK BILDUTAKO BALIABIDEAK Hezkuntza, aplikazioak, hizkuntza, lan mundua, haurrak eta gazteak, ikus-entzunezkoak, hizkuntza-eskubideak, zerbitzuak… EUSKARAREN TRESNAK Hiztegiak, softwarea, itzultzaileak, IKT produktuak, lizentziak… GOZATU SAREAN EUSKARAZ Sarean euskaraz gozatzeko aurki daitezken hainbat baliabide KULTURA Musika, zinema, ingurumena, historia, zaletasunak: mendia, sukaldaritza… AISIALDIA Aisialdian eta kirolean euskaraz gozatzeko baliabide digitalak: Webserieak, webguneak, aplikazioak, mugikorrerako jolasak.. GEHIAGO Beste […]

Etiketak: ,

0

Euskararen Eguna Don Boscon, pandemia garaian

Posted by dbeuskaraz on 2020-12-12 in Aisialdia, Euskararen eguna, Ospakizunak |

Urtero bezala, aurreko Abenduaren 3an Nazioarteko Euskararen Eguna ospatu dugu Don Boscon. Aurten, alde batetik bizi dugun egoera berezia kontutan edukiz eta bestetik aste digitala izan dugula aste horretan, beste modu batean ospatzea erabaki genuen. Horretarako 2 jarduera planteatu ziren: 1.- Don Bosco osatzen dugun kide guztientzat Kahoot partida berezi bat (Euskokahoot) , euskararekin lotua. […]

Etiketak: ,

0

Lantokian ere, ikasleak euskaraz

Posted by dbeuskaraz on 2020-12-01 in Ikasleak, Lantokiko prestakuntza |

‘Euskaraz, talentua gara!’ egitasmoaren barruan, Oarsoaldeako bi ikastetxek aitortza jaso dute ikasleen lantokiko praktikak eta LHduala euskaraz izan daitezen egindako lanagatik. INFORMAZIO GEHIAGO

Etiketak: , , , ,

0

Euskaraldia 2020 hasi da Don Boscon!!

Posted by dbeuskaraz on 2020-11-18 in Euskaraldia |

2018. urtean bezala Don Boscok Euskaraldian parte hartuko du, bai Errenterian eta bai Tolosan. Alde batetik bertako langile eta ikasle guztiei gonbidatu zaie AHOBIZI edo BELARRIPREST modura parte har dezaten. Bestalde 12 barne-arigune (8 mintegi teknikoak, zeharkakoen mintegia, gidagunea, adigunea eta idazkaritza),  eta 2 kanpo-arigune (Errenteriako idazkaritza eta Tolosako atezaintza) sortu dira. Azaroaren 20tik Abenduaren […]

Etiketak: , ,

0

DBtarrok: Egunean Behin berriz ere martxan Don Boscon

Posted by dbeuskaraz on 2020-11-10 in Aisialdia |

Aurreko ikasturtearen amaieran egin genuen bezala, ikasturte honen hasieran ere, Don Boscoko kideen artean (langileak eta ikasleak) Egunean Behin jokuaren barruan jokatzeko aukera sortu dugu. Jokua Abenduaren 20arte luzatuko da eta edizio honetan 2 sari izango ditugu: bata sailkapen orokorra irabazten duenarentzat eta beste puntuaketa altuena duen ikaslearentzat. Bi sariak 100 eurotan egongo dira baloratuak. […]

Etiketak: ,

0

Don Boscoko Hizkuntza Normalkuntzako ikasturteko plana eskuragarri

Posted by dbeuskaraz on 2020-10-14 in Barne agiriak |

Don Bosco, Ulibarri programaren barruan parte hartuz, euskararen erabilpena  sustatzeko asmoarekin, ikasturtero hainbat  jarduera jartzen ditu martxan, jarduera horiek Normalkuntzako urteko planean jasotzen delarik. Aipatutako jarduerak ondorengo estekan kontsultatu daiteke. Normalkuntzako Ikasturteko plana 2020-2021

Etiketak: , , ,

0

ITZULI itzultzaile neuronala Firefox eta Chromen txertatzeko aukera

Posted by dbeuskaraz on 2020-10-08 in Itzultzaileak, Teknologia |

ITZULI Itzultzaile Neuronala gure ohiko nabigatzailean (Firefox edo Chrome) txertatu daiteke. Webgunetako testuak itzultzeko aukera ematen du: euskaratik  ingelesera, frantsesera edo gaztelaniara, edo hiru horietatik euskarara. Gainera, itzulitako testua entzuteko aukera ematen du. Bestalde,  hitzak hiztegian eta wikipedian bilatzeko sarbide azkarra ere badu. Firefox nabigatzailean txertatu ahal izateko  https://addons.mozilla.org/es/firefox/addon/itzuli/ Edo chrome nabigatzailean: https://chrome.google.com/webstore/category/extensions   ERABILERAKO ARGIBIDEAK

Etiketak: , ,

0

Euskaraldia 2020, izena emateko epea irekita jadanik

Posted by dbeuskaraz on 2020-09-30 in Euskaraldia |

Hizkuntza ohiturak astindu, eta euskaraz bizitzeko urratsak ematea da Euskaraldiaren helburua. Bakoitzak hartzen duen konpromisoaren arabera, 15 egunez (azaroaren 20tik abenduaren 4ra) rol bat izango du: ahobizi edo  belarriprest. Baldintza bakarra, gutxienez 16 urte izatea INFORMAZIO GEHIAGO ETA IZENA EMATEA

Etiketak:

Copyright © 2018-2021 DBeuskaraz All rights reserved.
This site is using the Desk Mess Mirrored theme, v2.5, from BuyNowShop.com.