0

Euskararen Eguna Don Boscon, pandemia garaian

Posted by dbeuskaraz on 2020-12-12 in Aisialdia, Euskararen eguna, Ospakizunak |

Urtero bezala, aurreko Abenduaren 3an Nazioarteko Euskararen Eguna ospatu dugu Don Boscon. Aurten, alde batetik bizi dugun egoera berezia kontutan edukiz eta bestetik aste digitala izan dugula aste horretan, beste modu batean ospatzea erabaki genuen. Horretarako 2 jarduera planteatu ziren:

1.- Don Bosco osatzen dugun kide guztientzat Kahoot partida berezi bat (Euskokahoot) , euskararekin lotua. Guztion parte hartzea sustatzeko 2 mailatako partida egon dira: berdea (irudien bitartez) eta gorria (galderen bitartez). Horrela izanda, parte hartzea nabarmena izan da, guztira 160 ikaslek eta 50 langilek parte hartu dutelarik. Milesker!!

2.- Euskaraz bizi ahal izateko baliabide pilo baten berri ematea eta guztion artean zabaltzea. Hezkuntza, kultura edo aisialdirako interesgarriak gerta daitezken baliabideak.

Oharra: baliabideen zerrenda hurrengo egunetan argitaratuko da blog honetan

Guztioi eskerrak emanez, datorren ikasturtean modu normalizatu batean egitea posible izatea espero dugu.

 

 

Etiketak: ,

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Copyright © 2018-2021 DBeuskaraz All rights reserved.
This site is using the Desk Mess Mirrored theme, v2.5, from BuyNowShop.com.