0

Euskaraldia 2020 hasi da Don Boscon!!

Posted by dbeuskaraz on 2020-11-18 in Euskaraldia |

2018. urtean bezala Don Boscok Euskaraldian parte hartuko du, bai Errenterian eta bai Tolosan. Alde batetik bertako langile eta ikasle guztiei gonbidatu zaie AHOBIZI edo BELARRIPREST modura parte har dezaten. Bestalde 12 barne-arigune (8 mintegi teknikoak, zeharkakoen mintegia, gidagunea, adigunea eta idazkaritza),  eta 2 kanpo-arigune (Errenteriako idazkaritza eta Tolosako atezaintza) sortu dira.

Azaroaren 20tik Abenduaren 4arte parte-hartzaileek espazio horietan euskaraz hitz egiteko aukera bermatuko dute uneoro, gehiago, gehiagorekin eta gehiagotan. Ikastetxea girotzen hasteko hainbat argazki atera dira, bai Errenterian eta bai Tolosan, langile eta ikasleen parte-hartzea eskertzekoa delarik

 

Etiketak: , ,

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Copyright © 2018-2020 DBeuskaraz All rights reserved.
This site is using the Desk Mess Mirrored theme, v2.5, from BuyNowShop.com.