0

Makinei euskaraz ikasten laguntzeko auzolana (etxetik, 5 minutuko lana)

Posted by dbeuskaraz on 2020-04-30 in Teknologia |

Aurreko baten Common Voice proiektuaren berri eman genizuen. Orain etxetik nola egin daiteken, modu sinple batean, azaldu nahi dizuegu

Hasi baino lehen, eta honek zertarako balio duuu? (ikasleek galdetzen duten bezala). Modu sinple batean esanda, makinek euskaraz ikasten laguntzeko auzolan digitaleko proiektu bat da, gero Alexak, Sirik… euskara jatorrean hitz egin dezaten. Euskaldunok, herri txiki eta xume bat garenez, auzolanean egin behar dugu, berez oso garestia delako.

Ez da azalpen oso teknikoa, baina “milenialak” ez garenok ulertzeko balio dezake. Azalpen teknikoan web orrian dituzue

Nola egin daiteke?

https://voice.mozilla.org/eu

Erregistratzea ez da beharrezko, baina erregistratuz gero, informazio gehiago (modu anonimoan) eman dezakegu: adina, nongo euskara dugun..

2 aukera daude:

  • Hitz egin, hau da, gure ahotsa grabatu. Horretarako 5 esaldi proposatzen dira, grabatu, behar izanez gero errepikatau eta bukatzerakoan bidali. Bidalketa bakoitzean 5 esaldi. Berotzen garela, nahi ditugun guztiak bidali.
  • Entzun, hau da, beste batzuk grabatutakoa balioztatu

Beste hizkuntza batzuetan ere egin daiteke

Guztion artean, auzolanean, lor dezakegu!!!

Etiketak: ,

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Copyright © 2018-2020 DBeuskaraz All rights reserved.
This site is using the Desk Mess Mirrored theme, v2.5, from BuyNowShop.com.