0

EGA azterketa desagertzen da. Hemendik aurrera HABEko C-1 baliokidea

Posted by dbeuskaraz on 2019-06-01 in Sailkatu gabea |

Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan ez da berriz egingo EGA Euskara Gaitasun Agiriaren azterketa. Aurrerantzean, euskara maila hori frogatu nahi dutenek HABEren C1 azterketa egin beharko dute, EGAren baliokidea dena Hizkuntzen Europako Marko Bateratuaren titulu eta ziurtagirien estandarrean. Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saila ari da horren berri ematen egunotan. EGA kenduko zutela ezaguna zen ikastetxe eta euskaltegietan, eta kazeta honek berretsi egin du informazio hori. Bi tituluak maila berekoak izanik, bietako bat kentzea erabaki du Jaurlaritzak, «zerbitzuen bikoizketa» saihesteko eta horren «kalitatea hobetzeko»

INFORMAZIO GEHIAGO

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Copyright © 2018-2019 DBeuskaraz All rights reserved.
This site is using the Desk Mess Mirrored theme, v2.5, from BuyNowShop.com.