0

Don Bosco Korrikarekin bat

Posted by dbeuskaraz on 2019-04-13 in Korrika |

Aurreko ostiralean, Apirilak 12, Don Boscoko ikasle eta irakasle talde batek Oarsoaldeako AEK-k antolatutako KORRIKA GAZTEAn parte hartu zuen, inguruko bigarren hezkuntzako hainbat ikastetxekin batera. Euskararen alde dugun konpromezua berresteko aukera polit bat izan zen. Milesker parte hartu zenuten guztioi.

Bestalde, azkeneko asteetan Don Boscoko langileek diru-laguntza bat egiteko aukera izan dute, horretarako kutxa berezi bat prestatu delarik. Kutxa hau Errenteriako eta Tolosako egoitzetako departamentu eta gune desberdinetatik pasatu da, erreleboak eginez. Azkenean guztira 200 euro jaso dira, AEKri eman zaizkiolarik diru-laguntza bezala. Milesker denori!

Etiketak: ,

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Copyright © 2018-2019 DBeuskaraz All rights reserved.
This site is using the Desk Mess Mirrored theme, v2.5, from BuyNowShop.com.