0

Egunen Behin – DBtarrok taldearen behin behineko sailkapena

Posted by dbeuskaraz on 2020-03-31 in Aisialdia |

Ikusiko zenutenez Egunean Behin jokoaren 3. denboraldia amaitu da, ez dakigularik noiz jarraituko duen. DBtarrok taldeari dagokionez gure lehiaketa ere eten egiten da, jokoa berriz ere martxan jartzen denean, guk ere jarraituko dugularik, jo ta ke. Gure lehiaketa Ekainaren 5ean amaitzen da. Espero dugu tarte horretan jokatzeko aste asko izatea. Oraingoz behin behineko sailkapena jakinarazten dizuegu. Eskerrik asko guztioi!

Oharra: lehiaketaren antolatzaileek jokoan parte hartzen dugu, baina ezin dugu saria irabazteko aukerarik izan.

Etiketak:

0

Birusak ez gaitu mugituko!!

Posted by dbeuskaraz on 2020-03-23 in Sailkatu gabea |

Egun konplikatu hauetan familia guztiarentzako euskarazko hainbat eta hainbat baliabide: jokoak, filmak, musika, sukaldaritza, ipuinak, eskulanak… AEKari esker

Guztiak batera eta eskura. Ondorengo PDFan dituzue estekak

BIRUSAK EZ GAITU MUGITUKO

 

 

0

DBTARROK: Don Boscoko langileak eta ikasleak EGUNEAN BEHIN jokoan jota ke

Posted by dbeuskaraz on 2020-03-23 in Aisialdia |

EGUNEAN BEHIN jokoa fenomeno soziologiko bat bihurtu da azkeneko hilabeteetan. Egunero milaka eta milaka pertsonek bere denboraren minutu bat erabiltzen dute euskararen inguruan jolasteko. Martxoaren hasieratik Don Boscon talde bat sortu dugu komunitate bezala parte hartzeko (DBtarrok), bertan langileak eta ikasleak gaudelarik. Gaur egun, 85 pertsonek parte hartzen dute joko honetan. Taldeko sailkapen bat ere osatu dugu ikasturte amaieran irabazleak sari potolo bat jasoko duelarik. Eskerrik asko guztioi!!

Etiketak: ,

0

“Hizkuntza Kudeaketa Enpresan eta Ikasleen Praktikak” ekimenaren aurkezpena

Posted by dbeuskaraz on 2020-03-01 in Sailkatu gabea |

Aurreko otsailaren 20 Oarsoaldeak bultzatzen duen “Hizkuntza Kudeaketa Enpresan eta Ikasleen Praktikak ekimenaren aurkezpena izan genuen Don Boscon. Bertan D ereduko ikasleek hizkuntzak zer nolako garrantzia dute enpresetan eta praktikak euskaraz egiteko dituzten aukerei buruzko informazioa jasotzeko aukera izan zuten

 

0

Euskaraldia 2020, aurkezpena Errenterian

Posted by dbeuskaraz on 2020-02-06 in Euskaraldia |

Aurreko Otsailaren 2an Euskaraldia 2020 ekimenaren aurkezpena egin zen Errenterian. Bertan udalerriko hainbat erakunde eta talde elkartu ziren, beraien artean Don Bosco LHII ere egon zelarik. Aurkezpenean Kike Amonarriz soziolinguista, umorista eta telebista-aurkezleak hartu zuen parte. Euskaraldiaren 2. edizio hau Azaroaren 20tik Abenduaren 4arte ospatuko da, oraingoan taldeko komunikazioak hartuko duelarik protagonismoa, ariguneen bitartez.

Etiketak:

0

Itzultzailea segapotoan ere!!

Posted by dbeuskaraz on 2020-01-31 in Itzultzaileak, Teknologia |

Itzultzaile neunorala mugikorrean ere jarri daiteke, dakion aplikazioa deskargatuz. Nahikoa da guk hitz egitea, berak berehala itzulpena egingo du. Hori bai, modu txukunean hitz egin!!

INFORMAZIO GEHIAGO (Bideo batekin)

 

Etiketak: , , ,

0

10 urte Lantokiko Prestakuntza euskaraz lantzen

Posted by dbeuskaraz on 2020-01-30 in Ikasleak |

Aurreko Urtarrilaren 27an prentsaurreko bat izan genuen Don Boscoko Areto Nagusian Oarsoaldean azkeneko 10 urteetan ikasleen Lantokiko Prestakuntza euskaraz ziurtatzeko egin den lanari buruz berri emateko. Bertan Don Bosco eta Pasaiako Blas de Lezo ikastetxeetako ordezkariak egon ziren, Oarsoaldea garapen agentziko eta eskualdeko udaletxetako ordezkariekin batera.

Etiketak: ,

0

C-1 azterketa prestatzeko ikastaroa DON BOSCON

Posted by dbeuskaraz on 2020-01-16 in Ikasleak, Prestakuntza |

Gure ikasleen hizkuntza gaitasuna eta lanerako aukerak hobetzeko asmoarekin, Don Boscok euskarako C-1 azterketa (EGA ordezkatzeko duena) prestatzeko 50 orduko ikastaro bat jarri du martxan. Ikastaroa arratsaldez izango da, ekainerarte,  AEK-ren eskutik emango delarik. Guraso elkartearen laguntza ere jasoko dugu bere finantzaziorako. Animo gazteak, erronka polita duzue eta!

Etiketak: , , , ,

0

Giro aparta Don Boscoko Euskararen Egunean

Posted by dbeuskaraz on 2019-12-04 in Euskararen eguna |

Urtero bezala Euskararen Nazioarteko eguna ospatu zen atzo gure ikastetxean, bai Errenteriako egoitzan eta bai Tolosako egoitzan. Errenterian, Ion Martinez “Txiki” bakarrizketalaria izan genuen gure artean, umorez betetako 2 saio eskeini zituelarik. Areto Nagusia gainezka egon zen bere xelebrekeriak entzuten

Tolosan Don Boscoko eta Orixe Institutuko bi bikote bertso-pilotan aritu ziren, horretarako Tolosako Bertso Eskolako bi bertsolarien laguntza izan genuelarik. Garaipena Orixekoentzat izan zen (22-19), ikuskizun erderra eskainu zutelarik. Bi ikastetxetako ikasleek bere eskolakideak animatzeko aukera izan zuten

 

 

 

 

 

 

Etiketak:

0

Ion Martinez “Txiki” bakarrizketalaria Don Boscon

Posted by dbeuskaraz on 2019-11-28 in Euskararen eguna |

Datorren asteartean, Abenduak 3, Nazioarteko Euskararen Eguna ospakizunen barruan, Ion Martinez “Txiki” bakarrizketalaria Errenteriako egoitzan izango dugu, goizeko 10:30etan. Bertan umorez betatako bakarrizketa gozatzeko aukera izango dute gure ikasle eta irakasleek.

Ondorengo estekan nahiko famatua eta birala egin den bakarrizketa labur bat ikus dezakezue

EUSKAL HERRIKO HERRIEN IZEN BITXIAK

Etiketak: , , ,

Copyright © 2018-2020 DBeuskaraz All rights reserved.
This site is using the Desk Mess Mirrored theme, v2.5, from BuyNowShop.com.